erantzukizun

iz. Norberaren edo norberaren ardurapekoen ekintzen erantzule izatea. Erantzukizun handiko lana da  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[erantzunbeharra]
erantzunbehar, kargu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es responsabilidad
fr respect, responsabilité
en (1) responsibility; responsiveness (2) liability
port responsabilidade

Somos la memoria que tenemos y la responsabilidad que asumimos, sin memoria no existimos y sin responsabilidad quizá no merezcamos existir. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago] (Wikiquote)

Dugun oroimena gara; eta hartzen dugun ardura. Oroimenik gabe ez gara; eta ardurarik gabe ez dugu, akaso, izatea merezi. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago/Josu Lezameta]

Dugun oroimena eta nork bere gain hartzen duen ardura gara, oroimenik gabe ez gara eta ardurarik ezean agian ez dugu izaterik merezi. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago/Iñigo Susperregi]

Dugun oroimena gara, eta onartzen dugun erantzukizuna gara; oroimenik gabe ez baikara ezer eta erantzukizunik gabe menturaz ez baitugu izatea merezi. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago/Ricardo Gómez]

Memoria gara, eta hartzen ditugun ardurak gara; memoriarik gabe, ez gara; ardurarik gabe, izaterik ez dugu merezi beharbada. [Cuadernos de Lanzarote, José Saramago/Luistxo Fernández]

 

Saramago (Wikimedia Creative Commons Attribution 2.0 Generic license)