ere

adb. 1 adb. Lehenago adierazi denari zerbait gehitzeko erabiltzen den hitza. (Partikula enklitikoa izanik, dagokion izen sintagmaren edo esaldiaren eskuinean ezartzen da beti). Ik. halaber; berebat 2. Mikel etorri da; Ane ere etorri da. Mikel ez da etorri; Ane ere ez da etorri. Amaia ere badator. Beste erantzunik ere badago. Euskal idazleak arloteak, eskasak, gogaikarri samarrak ere bai, agertzen zitzaizkigun. Aukerak eskainiak daude, eta hori aski ez dela, hautespenak ere eginak daude. Hemen ez ezik, orobat gertatzen da bestetan ere. Lozorroan zetzan Euskaltzaindia ere iratzarri zen. Beste zerbait ere nahasten zen, ordea, horretaz landa. Min ematen dit entzuteak ere. Jateko ere nahiago dute oilasko haragia. Gero hasi nintzen irri egiten ere. Zertan gauden ere begiratu gabe. Zeruan bezala lurrean ere: zeruan nahiz lurrean. || Egia ere da, bai, Basagizon Ona misiolariek aurkitu zutela. 2 adb. (Bigarren esaldiko aditza ezabaturik; bai edo ez-en laguntza behar du). Ik. baita2; bai eta… ere; ezta; ez eta… ere; orobat. Honek egin du; guk ere bai (edo baita guk ere). Mikel etorri da; Ane ere bai (edo baita Ane ere). Mikel ez da etorri; Ane ere ez (edo ezta Ane ere). Jonek ez zuen sagarrik ekarri eta patatarik ere ez. Aita berandu etorri da, baina ama ere bai. || Ez dute euskaltzale guztiek idazten jardun beharrik, filosofiaz mintzatzen hasi beharrik ere ez. Halatan galdegiten du eta ihardesten ere bai. Kontzientziako harra bizi da, eta biziko ere bai beti infernuan. 3 adb. (Aditz jokatuari dagokiola). Batasun aldera irauli ere egin zen, isuri ez ezik. Ez dira kentzen, eta dirudienez kenduko ere ez dira guztiz. Irakurri ere badut inoiz edo behin. 4 adb. (Perpausean jokaturik dagoen aditz beraren era burutuaren eskuinean, aditz nagusiaren ekintza nolabait indartzeko). Ik. izan ere. Jakin ere, ez zekien gutxi gero berak! Esan ere, bereak eta bi esan zizkion. 5 adb. (-t(z)ea ere esapidean, aditzak dioena gertatzea zerbaitengatik harrigarria edo nabarmengarria dela adierazteko). Zer zozokeria! horrelako galdera egitea ere! 6 (Edozein motatako baldintza esaldiri erantsia). Nahiz (eta), arren. Handia bada ere, sar daiteke hemen. Tolosarra bada ere, ez daki euskaraz. Etorriko balitz ere, ez genuke ikusiko. Beste zorigaitzik izan ez balitz ere, hau aski izan behar zen bekatutik niri ihes eragiteko. Euria ari badu ere, aterako gara. Txit bihotz oneko zela ere, haserrekor zen. Egia izanik ere, ez dizut sinetsiko. Egia ez izanik ere, sinetsiko dizut. 7 (zer, nor, non eta gainerako galdegileen eskuinean). Ik. zer ere; nor ere; non ere. 8 (Indargarri gisa, ezer, inon, inor eta kidekoen eskuinean, ezezko esaldietan, edota berriz, berriro eta kidekoen eskuinean). Ik. ezer ere; inon ere; berriro ere; berriz ere; badaezpada ere; baizik ere; deus ere; oraindik ere; sekula ere; neholaz ere. 9 (Zenbait esapidetako osagai gisa). Ik. batez ere; hala ere; hain zuzen ere; izan ere; hain justu ere; zenbat ere; ederki eman ere; nolabait ere; nolanahi ere; edonola ere; inondik ere; nahita ere. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

  1. halaber, berebat, era berean, baita (bai), baita ere, orobat.
  2. ezta (ez), ezta ere.
  3. arren, nahiz (eta)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es

1 lok. (dagokion sintagmaren edo era burutuan dagoen aditzaren ondo-ondoan ezartzen da; agertzen den perpauseko aditza ezabatzen denean, bai, baita, ez edo ezta partikulen laguntza behar du; aditz trinkoaren aurretik gertatuz gero, delako aditzak ba- edo ez partikulak hartzen ditu) (baiezko testuinguruetan) también; (ezezko testuinguruetan) tampoco || Bilbora zoaz? ni ere banoa.|| Bilbora zoaz? ni ere bai.

2 lok. (baiezko testuinguruetan) también, aun, incluso, hasta; (ezezko testuinguruetan) ni, ni siquiera || Lo zegoen laguna ere esnatu zuten.

3 partik. tras ezer, inor, inon, enfatiza el valor de este. Ez nuen inor ere ikusi.

4 partik. tras diversas formas verbales subordinadas (ba-, -ta/ik, -(e)la, -(e)larik, -agatik), forma oraciones concesivas|| Garestia bada ere, erosi egingo dut.

5 partik. (perpausean jokaturik dagoen aditz beraren era burutuaren ondoren, ekintza indartzen du) precisamente, en realidad. Bera izan zen, izan ere, kementsuen ibili zena.

6 partik. (zer, nor, non galdetzaileen ondoren; aditzari bait- edo -(e)n erantsi behar zaio) quienquiera que, lo que quiera que, cualquier cosa que || Non ere baita, aurkitu egingo dugu.

fr

1 lok. (baiezko testuinguruetan) aussi ; (ezezko testuinguruetan) non plus.

2 lok. (baiezko testuinguruetan) aussi, même, malgré ; (ezezko testuinguruetan) ni, ne… même pas

3 partik. quoique, bien que, même si (proposition conditionnelle

4 partik. (perpausean jokaturik dagoen aditz beraren era burutuaren ondoren, ekintza indartzen du) précisément, justement, en réalité

en

1 lok. (baiezkoetan) too, also, so; (ezezkoetan) neither, nor

2 lok. even

3 partik. after ezer, inor, inon it is used to emphasize their value

4 partik. even though, despite, although

 

-Nola sartu zara nahaspila honetan? [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

ere (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)