ereti

iz. (B) 1. Abagunea, aukera. Euren herrira joateko eretia agertu arte. 2. Denbora-bitartea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[abagunea]: abagune, aldarte, aukera, bide, egokiera, era, era on, koiuntura, okasio, aizina Ipar., ara Ipar., errekontru Ipar., parada Ipar., beta Gip., apuko g.e., mugaldi g.e., mugon g.e., atiza Ipar. zah., deretxa Gip. zah.

[denbora-bitartea]: abagune, aisialdi, asti, astialdi, astiune, aizina Ipar., bulta Ipar., beta Gip.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) (B) ocasión, momento oportuno (2) espacio de tiempo, época
fr (1) occasion (2) laps de temps, époque
en (1) occasion (2) period, time
port (1) ocasião (2) espaço de tempo

HAMALAURKUNA

Gizon bat naiz betaurrekoekin
sudurrean eta bihotzean
larrazkena.
( Isaak Babel )

Den dena badoa erran zuen
Heraklitok zorionarekin
gogoratu zen ereti baten,
goibel, bere bihotz-minarekin.

Eta zerua dagoela urdin,
nola latsetako ura garden,
lurra udaberrikari gordin,
itsasoa den bezala lerden,

zuk, laguna, esteka nazazun
zeure besartean indar latzez,
laztan jori eta musu aratzez,

betiko, ene dasta dezazun,
otoitz, nigar, jauzi dut eginen,
neure gorputza osorik emanen.

[Mila urte igaro eta, ura bere bidean, Andolin Eguzkitza (Susa poesia, 1993)]