erle

iz. Lau hegoko intsektua, gorputz iletsu eta arrekoa, taldean bizi dena eta eztia eta argizaria egiten dituena (Apis melifera). Erlearen ziztada. Erleen burrunba. Erle urduriaren antzera. Erle erregina: erle eme ugalkorra. Erle langileak: erle eme antzuak. Erle joan-nahiak, ez ezti ez abaraska (esr. zah.). (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

erle (gral.; Volt 97 (h-), SP, Mic 5r, Urt I 69, Ht VocGr, Lar, Añ, Gèze, Lecl, Arch VocGr, VocBN, Dv, H), erla (V-gip). Ref.: A; Bon-Ond 146; VocPir 526; Lrq; Iz ArOñ (erla), R 400; Als, Ulz; Etxba Eib; EAEL 101; Gte Erd 156. Etim. Quizá originariamente *ez-; cf. ezti, ezko.

1. Abeja. “Txútxari túf eta érleari klák, echar la saliva y tragarse la abeja” Iz R 312. “Erleak eldu dio (G-azp)” Gte Erd 156. Tr. De uso general en todas las épocas y dialectos.

Sanso Erlea (1200). Arzam 217. Arri ebilokiak oroldirik ez / erle uzatuak abaarik ez. RS 5. Erle joanak eztirik ez. RIs 31. Erle gazteak, gazte direiño, kanpoan dabiltza. Ax 179 (V 120). Erle ioan nahiak, ez ezti, ez breska. O Pr 146. Khearen ihesi erleak. Hm 229. Nola erleak ezin geldi baititezke ustelduretan. SP Phil 525. Ezko xahia erletik bezala. Bp I 144. Erlen eta xinaurrien exenpluen gainean. ES 185. Erlen eztia. Lg I 225. Zergatik erliak diren hiltzen. Egiat 178. Ala nola érle dilijénte injeniosa bere erlatégian. LE Matr5 294. Erliak egiten dabee erri bat. Mg PAb 180. Zelan dabillen erle bat egaz. Añ LoraS 90. Auzoan zariketan / dabiltzan erleak. It Fab 181. Ikusi zuen bere aoan erle-samalda andi bat. Lard 140. Zeren lixtorrek hiltzen baitute erle hainitz. Dv Lab 296. Erle eta xori mota guziek. HU Zez 118. Erlen erregiñak. Itz Azald 181. Erle burrunba ezti batekin. JE Bur 151. Lorea billatu duan erlea. Ag G 136. Erlea kofoinean iduria dena. Barb Sup 186. Erle gogatiaren eztia. Ldi IL 127. Erle batek dausi loraen ederra? Laux AB 41. Erle maratz langille urrezko gerrikodunak. Erkiag Arran 10. Erle edo leizarfin kafira. JEtchep 16. Erleren batek eldu didala. NEtx LBB 149. Hobe da ahurtara bat erle, zakutara bat uli baino. EZBB II 73. Dama gaztea, zuk badakizu / nik zaitudala naiago, / erle goseak udaberriko / lorea baño geiago. Ayesta 80. Gure inguruetako mendietan erle asko izaten zen. Ostolaiz 137. Erle urduriaren antzera. MEIG III 144.

v. tbn. He Phil 106. VMg XI. Gy 189. Ur Dial 10. Ip Dial 27. Hb Egia 64. Elzb Po 187. AB AmaE 266. Zby RIEV 1908, 768. Azc PB 109. Urruz Zer 29. Ox 117. Jaukol Biozk 72. Enb 164. Tx B III 56. Etcham 172. Or Mi 17. MendaroTx 91. Kk Ab II 115. JMB ELG 82. Eguzk GizAuz 109. EA OlBe 26. Lf Murtuts 25. Zait Sof 5. JAIraz Bizia 35. Anab Poli 113. Basarri 13. And Auzta 101. Gand Elorri 34. Vill Jaink 73. Ibiñ Virgil 108. BEnb NereA 207. Berron Kijote 124.

“Érle: 1) moscardón; 2) gargajo (R-is)” Iz R 403.

2. (B, S), erla (V-gip). Ref.: A; Lrq; Etxba Eib. Colmena, enjambre. “Erle hori erkhida dizügü, […] cette ruche (S-saug)” Lh s.v. erkhida. “Erlia daukagu alde onetatik” Etxba Eib. Opeko erlea enetzat / Maiatzekoa anajeentzat. “Enjambre de Abril”. RS 266. Erlia legez, mordo baten gizon ta andra naaste. fB Olg 67. Ementxe ipiñiko xuagu erle ori. And Auzta 101.

(Fig.). Ipiñixuz erbestetik etorrijak eta gogoratu daikezu zelako erlia ibilli ixango dan emen. Kk Ab II 12

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Zool.) abeja (Apis mellifera)
fr iz. abeille
en iz. bee
port iz. (Zool.) abelha

Erle joan-nahiak, ez ezti ez abaraska (esr. zah.). (Hiztegi Batua)

erle (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)