errespetu

iz. Begirunea. Errespetu handiz mintzatu. Gurasoei zor zaien errespetua. Errespetua galdu dio. Tradizio luze batek gureganatu dituen izenek errespetua merezi dute. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: iz.

[begirunea]: atzeratasun, begiramen, begiramendu, begirapen, begirune, edukazio, gizabide, gizalege, itzal, jendetasun, lotsa, ikustasun Ipar., ikustate Ipar., jauspen Ipar., jautsapen jas., begirantza g.e., betuste g.e., erreberentzia g.e., kortesia g.e., begirakizun zah., begitarte zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. respeto, consideración, reverencia (2) iz. [kortesiazkoak] (pl.) respetos, atenciones
fr iz. respect
en iz. respect
port iz. respeito, reverência

Errespetua da elkarbizitzaren oinarria. #gaurkohitza

errespetu (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)