errezel

iz. 1. Oihalezko pieza, gehienetan mugikorra, leihoetan, etab.etan estalgarri, babesgarri, edo apaingarri gisa erabiltzen dena. 2. Pulpitu, ohe, jarleku, etab.ek gainean, altuera jakin batera, duten estalki-modukoa. 3. MIKOL. Gorputz espora-emailea guztiz edo partez estaltzen duen ehun-geruza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian:

errezel (V, S; Lar, Añ, H), erresel (V), erresela (V-ger-ple-arr-oroz). Ref.: A (erresel, errezel, errezela); Lh (errezel); Holmer ApuntV (erresel).

Cortina, velo. “Erresel, dosel, cielo de la cama” A. “Erresel, cortina de cama” Holmer ApuntV. v. errezalde. Ezkutetan zenduala zeure anditasun guztia zeure antz eta irudien errezelagaz. Ur Bisit 169. Leio aundiak eta errezel edo oialik gabeak. EEs 1925, 102.

Sinonimoak: iz.

[gortina]: gortina, kortina, erridau Ipar., burtina zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) cortina, velo; dosel (2) (Mikol.) velo
fr (Heg.) rideau, voile
en curtain
port cortina, véu; dossel

Entzun:

Egongelako errezelak itxita, argi txikia piztuta eta tximinia martxan utziak zituen, behera jaisten zenean sofan luze botata albistegia ikusteko asmotan.  [Eserleku hutsa, J.K. Rowling / Estibaliz Lizaso (Erein-Alberdania, 2012)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Eltxo sarearen errezela mugitu zen, barnealdetik bultzaturik, zauritua ohean agondu izan balitz bezala. [Esperantza, Andre Malraux / Karlos Zabala (Elkar-Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Gaur)

errezel (FlickrCC, Stephen)

errezel (FlickrCC, Mazzall)