Erromako zubi

iz. (Heg.) (herr.) Ostadarrari eman ohi zaion izena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Heg. beh.
[ostadarra]
ostadar, uztargi, ortzadar Sort., ostarku Bizk., ostilika jas. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es arco iris
fr arc-en-ciel
en rainbow

Gorri, muxu gorroa.
Odol, oskorri edo ausardia.
Gorriz margotuko dut
Erromako zubia.
Laranjaren azala
zuritu ta jan ezazu berehala.
Laranjaz margotuko dut
Erromako zubia.
Eguzki gori, hori
ezin luzaz begira egon zuri.
Horiz margotuko dut
Erromako zubia.
Itxaropen berdea
belardia, hosto eta umorea.
Berdez margotuko dut
Erromako zubia.
Urdin argi-ilunak,
zeruko hodei guztien lagunak.
Urdinez margotuko dut
Erromako zubia.
More ubel morea,
ostadarraren azken kolorea.
Morez margotuko dut
Erromako zubia.

[Erromako zubia, Txirri, Mirri eta Txiribiton] (musikazblai.com)

Erromako zubi (FlickrCC, Steve look it)