eskerga

izond. 1. Izugarri handia. Pisu eskerga. Kalte eskergak. 2. Eskergabea, esker gaiztokoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) egundoko, itzel, itzelezko, meurrigabe, handigaitz, handigaitz, izarigabe, izarigabeko, neurrigabeko, neurtezin, neurtezinezko (2) zail, gaitz, nekez  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

es enorme, ingente, colosal; difícil
fr démesuré, -ée ; énorme, colossal, -e
en enormous, huge, tremendous, immense

Baina begiraleek noizbehinka egoeraren kontrola galdu dezaketenez, begiraleen buruak – Zuzendari txit agurgarri lepamotzak -, bere bulegoko leihoan egiten du egun osoa, dontsuren bat konspirazioren bat amarauntzen noiz harrapatuko, eta zinez diot inork ez bezala betetzen duela lan eskerga eta eskergaitz hori. [Argizariaren egunak, Anjel Lertxundi (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)