esku(-)zarta

iz.  Txaloa. Esku-zarta eta oihuak. Esku-zarta egin. Joaldia bukatuta, esku-zarta polita egin zien. Esku-zartak egin dizkiote iristean. Jendeak esku-zartak jotzen zituen. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

esku-zarta (L-sar, BN-arb, S, Sal, R). Ref.: A; Izeta BHizt; Gte Erd 290.

1. Aplauso; palmada. “Esku zartaz ari ziren (S) […], esku zartaz erauntsi die (S) […], esku zartak egin dazkote arribatzean (BN-arb)” Gte Erd 290. Abokatak esku-zarta onik ukan du bereak erran dituenean. HU Zez 135. Esku-zarta khartsuenez saristatzen du Bilkhurak. Lander RIEV 1909, 654. Jendearen oihu, irri karkail eta esku zartak! JE Bur 149. Bildu zitun Santa Kruzek egundañoko esku-zartak eta aupak eta oiuak. Or SCruz 107. Eskuzarta egin dute. ‘[Ils] frappent des mains’. Or Mi 58. Joaldia bukatuta, par egiñaz gañera esku-zarta polita egin zieten. Anab Poli 95. Esku zarten artetik otoizka Jaunari. Xa Odol 283. Arats batez berriz, zer esku-zartak ez zituzten ukan […], xapelgoetako partida batzu irabazi ondotik. Larre ArtzainE 133. En DFrec hay 6 ejs.

2. (R ap. A). Bofetada; golpe con la mano. Bere exertokian dardatu, mai gañean esku-zarta sendoak eman. Zink Crit 81. Esku-zarta zitala erantsi zion zarrenak gazteari. TAg Uzt 46.

Sinonimoak: iz.

    [txaloa]: txalo, txaloaldi, olagara g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) aplauso; palmada (2) bofetada, manotazo
fr (1) applaudissement (2) gifle, claque
en applause; clap
port (1) aplauso; palmada (2) bofetada

Joaldia bukatuta, esku-zarta polita egin zien. (Hiztegi Batua)

esku(-)zarta (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)