eta abar

iz eta esamoldea|| Eta gainerakoak. Zezenak, behiak, txahalak eta abar. Olerkariak (Lizardi, Lauaxeta eta abar). Han biltzen ziren beren jaiegunetan otoitz egitera eta abar. || Borroka latz samarrak ditugu era askotako puntuetan, ikastola, erlijio, politika eta abarretan. Gezurrez eta abarrez beterik baitaude. (Hiztegi Batua)

Ohar aurreratuak (Elhuyar hiztegia)

  • Euskaltzaindiaren Euskaltzaindiaren Hiztegiaren eta Hiztegi Batuaren arabera, eta abar luze bat kalko desegokia da: *etorriko direnak: Jon, Miren, Koldo, Asier eta abar luze bat  → etorriko direnak: Jon, Miren, Koldo, Asier eta abar, eta abar
  • EIMAk Ortotipografia lanean argitzen duenez (39 or.), eta abar deklinatu behar denean (eta abarrek, eta abarrekin…), ez da zuzena laburdura erabiltzea: *etab.ek, *etab.i…)

Sinonimoak: lokuz.

    [eta gainerakoak]: eta beste, eta gainerakoak  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (beti mugagabean) etcétera, y demás
fr (mugagabean) et cetera, et caetera
en et cetera, etcetera; (abbreviation) etc.
port (e as demais coisas) et cetera; (abrev) etc.

Hamarka paper-zorro, oharrez, txostenez, kalkuluz eta abarrez beteak. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

eta abar (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)