eurogune

Eurogunea euroa (€) erabiltzeko onartu duten Europar Batasuneko herrialde kideen gunea da. Honela monetaren inguruko batasuna eratu dute eta Eurosistema egin dute moneta-agintari gune honetan. (Wikipedia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es zona euro, eurozona
fr zone euro, eurozone
en Eurozone
port Zona Euro, Área do Euro, Eurozona, Euro-Área

Entzun:

Europako Batzordeko presidentea, Jean Claude Juncker, Greziako Gobernuak datorren iganderako deitu duen erreferendumaren kanpainan sartu da gaur, bete-betean. “Greziarrei ‘bai’ bozkatzeko eskatzen diet”, azpimarratu du. Troikako erakundeek aurkeztu duten proposamenaren aldeko botoa “seinale indartsua izango litzateke” Greziak Europako Batasunaren eta eurogunearen parte izaten jarraitu nahi duela adierazteko. [Juncker: “Galdeketan ‘bai’ bozkatzeko eskatzen diet greziarrei”, Ivan Santamaria (Berria.eus, 2015-06-29)]

eurogune (Wikimedia Commons)