ezinezko

izlag. Ezin daitekeena (aurretik aditz baten era burutua har dezake). Ezinezkoa iruditzen zait. Ezinezko ametsak. Liburu hori ulertu ezinezkoa da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (aurretik aditzaren era burutua har dezake) imposible; imposible de
fr impossible de
en impossible
port impossível

Ez da posible; ezinezkoa da, erabat ezinezkoa. [Sexua noiznahi, Luis Elberdin (Gaiak, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Baina badaki ezinezko duela, bakoitza bere munduak bizi duela. [Errautsera arteko sugarra, Imanol Zurutuza (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)