folksonomia

iz.Etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa da. Software sozialetan erabiltzen da hau, hala nola delicious, Flickr, Tagzania edo 43 Things bezalakoetan.

Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera da ezberdintasun nagusia.

Thomas Vander Walek egindako sailkapenaren arabera, bi folksonomia mota bereiz daitezke[1]:

  • Folksonomia estua (narrow folksonomy): Mota honetako sistemetan erabiltzaile bakoitzak bere edukiak baino ez ditu etiketatzen, eta ondorioz, elementu bakoitza pertsona bakarrak definitzen du. Adibide bezala Flickr aipa daiteke, non erabiltzaile bakoitzak norberak igotako irudiak baino ez dituen etiketatzen.
  • Folksonomia zabala (broad folksonomy): Sistema hauetan erabiltzaile guztiek dute elementu guztietan etiketak gehitzeko aukera. Ondorioz, erabiltzaile askok elementu berbera etiketa dezakete, honekiko informazio gehiago eskainiz. Zenbat eta erabiltzaile gehiagok elementu beraren etiketatzean parte hartu, dagozkion etiketa nagusien portzentajea konbergitzen doala esan ohi da[2]. Folksonomia zabalaren adibide ezaguna da delicious. 2008ko urrian, 1000 erabiltzailetik gora dira han ingelesezko Wikipedia laster-marka bezala gorde dutenak, reference, wiki eta encyclopedia etiketak nagusitzen direlarik.

Jon Udellek (2004) proposatu zuen “taxonomiak utzi eta hitz gakoen zerrendak erabiltzea ez da berrikuntza bat, eta ezberdintasun nagusia folksonomiari esker iritziak elkartrukatzea da (feedbacka), taxonomiarekin egin ezin daitekeena.”[3]

Taxonomia hitzean oinarrituz, folksonomia hitza Thomas Vander Walena dela esan ohi da [4]. Taxonomia grezieratik dator, “taxis” (sailkapena) eta “nomos” (ordenatu, kudeatu); “Volk” (herria) alemanetik dator. Honenbestez, folksonomiak (Volk + taxis + nomos) herriak egindako sailkapena esan nahi du. (Wikipedia)

Beste hizkuntza batzuetan (Wikipedia):

es folcsonomía
fr folksonomie, indexation personnelle
en folksonomy
por folksonomia

 Software sozialetan erabiltzen da folksonomia, delicious, Flickr, Tagzania edo 43 Things bezalakoetan. (Wikipedia)

 

folksonomia (Manoel Lemos, Wikimedia Commons)