gabetu
ad. gabetu, gabe/gabetu, gabetzen 1 da/du ad. Norbait edo zerbait gauzaren bat gabe utzi edo gelditu; norbaiti zerbaiten jabetasuna kendu. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen du). Bere ondasun eta aberastasun guztiez gabetu zuten. Zegozkidan eskubideez gabetu naizenez gero. Ez dut eskuetan dudanaz gabetu nahi. Azeria, buztanaz gabetua. Laguntza mota guztiez erabat gabeturik. Zeruko grazia miragarriaz gabetua aurkitzen den arima. Kalte handia da begietako bistaz, osasunaz eta azienda guztiaz gabetzea. 2 (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Ik. axolagabetu; baliogabetu; bihozgabetu. Juduak errege gabetuak izan zirenean. 3 (Era burutua izenondo gisa). Ezedukien eta gabetuen artean. || Gizonik behartsuenari, on guztiez gabetuenari galdetzen badiozu. (Hiztegi Batua)
Sinonimoak: ad.
[gabetu] : kendu, larrutu, bipildu. Ant. ipini, jarri, hornitu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es da/du ad. privar, dejar sin, quedarse sin
fr da/du ad. (se) priver, rester sans, laisser sans
en du ad. to deprive
port du ad privar
Horretaz gabeturik, bost axola mundua. Â [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply