gandu

1 iz. Lausoa, begietako eritasuna. Ganduak begiak lausotu zizkion. San Frantziskok begi bateko gandua kendu zion gazte bati, gurutze bat eginda. 2 iz. Behe laino mehea, eguratsa zerbait lausotzen duena. Itsasotik geldi-geldi jaikitzen zen gandu zuri arina. Gandu meheak. 3 iz. Beiran sortzen den lurrun geruza. Leihoko beiretako gandua. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[begietako lausoa]: lauso, geun Bizk.    

[behe-laino mehea]: lauso, bruma Ipar. zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. bruma (2) iz. vaho de los cristales (3) iz. (Med.) [begikoa] catarata
fr (1) iz. brouillard, brume (2) iz. (Med.) cataracte
en (1) iz. [lainoa] mist (2) iz. [lurruna] condensation, steam (3) iz. [begikoa] cataract
port (1) iz. bruma (2) iz. vapor (de los cristales) (3) iz. (Med.) [begikoa] catarata

Testuinguruan

Gandua Euskal Herriraino iritsi da, Saharatik datorren hauts hodeia ekarriz. (eitb.eus, 2022-03-15)