ginbalet

iz. Daratulu txikia, zurginaren lanabesetako bat. Ik. laztabin. Ginbaletarekin zuloak egiten. Giderrik gabeko ginbalet baten irudikoa. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ginbalet.

1. (G-azp, AN-gip, BN; SP, Deen II 58 (ginbalita), Urt II 323, Lar, Añ (G), Arch VocGr), pinpalet (L, BN-baig; Lar, Hb, Dv, H), ginbelet (V, G-to), gimalet (V; Mic 5v y 9v), gimelet (Añ (V)), binbalet (S; Hb, Foix ap. Lh.), bingalet (AN; H (s.v. ginbalet)), kinbelet (V-m). Ref.: A (binbalet, bingalet, gimalet, ginbalet, ginbelet, kinbelet, pinpalet); Lrq /binbalét/; Etxba Eib (ginbelet). “Taladro” , “barreno” Mic. “Barrena” Lar. “Pinpaletxilo, trou fait avec le foret, le vilebrequin” Hb. “Ginbaleta, bingaleta (Is), tarière, avant-clou” H (tbn. Azkue (s.v. bingalet) cita a Isasti, pero no lo encontramos en RIs). “Barreno pequeño” A. “Ginbeleta, au untza edo biurriko txikiak ol baten sartzeko zuloa egiten erabilli oi da (V-m)” Onaind EEs 1931, 201. “Vrille” Lrq. Bi martelu eta taratuli bat, haiotz bat, bi ginbalet edo taratuli xume. (1767). SenperEus 64. –Ze erramienta biar da arotzijarako? –[…] Laatrua, ginbaleta, eskoplua, zurmalluba. Mg PAb 152. Ginbeleta urrezkoa bada ere, akatsduna bada, eziñ zurik zulatuko du. Ezale 1899, 77b. Baziran sugurrak barbariñak ziruritenak eta legortzian gelditzen ziranak ginbaletakin zulatuta bezela. Iraola 137. Sotoan, pinpaletarekin barrika xilaturik, edan eta edan arizan ondoan. “Avec un vilebrequin” . Barb Leg 144. Pinpaletaren, giderrik gabeko pinpalet baten, idurikoa da. JE Med 131. Bekanikazko binbaletakin eta tiro arhin eli batekin. Herr 4-4-1957 (ap. DRA). (Adj.). Agudo, penetrante. Behatzen dio jaunak begi pinpalet batzuekin. JE Ber 71. Burdin-karrotik beha, begitarte zorrotz, pinpalet! SoEg Herr 7-8-1958, 1. Eskualdunak dion bezala: “ipurdia pinpalet”.SoEg Herr 14-13 [sic]-1961 (ap. DRA). Eta, ohepetik ateratzen ikusi zuten Pelo… Pelo artzaina, burua apalik eta gibel-aldea pinpalet. GH 1971, 348.

2. binbalet (S; Dv, Foix ap. Lh), binbale (S). Ref.: A (binbalet); Lrq /binbalé/. “Mecha de la vela de resina” A. “Mèche d’une bougie, d’une chandelle. Bimbalet est une forme fautive” Lrq.

Sinonimoak: iz.

[ginbalet 1] : laztabin, daratulu

[ginbalet 2] : irekigailu

(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Teknol.) barrena, taladro
fr iz. foret, chignole
en iz. gimlet, auger
port iz. verruma, broca

Testuinguruan

Koadro bat eskegi nahian, ginbaleta falta zitzaidala konturatu naiz. [Leire Narbaiza, @txargain]