goganbehar

iz. Susmoa; zerbait arriskutsua edo kaltegarria gerta daitekeelako susmoak eragiten duen beldurrezko jarrera. Ez du eginkizunak alaitzen, goganbehar ezkutu batek adierazten baitio hondamenera doala. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: (1) arrangura, arrenkura, artegatasun, egonezin, aieru, ardura, axola, kezka (2) errezelu, fidagaiztasun,  gaitzikortasun, mesfidantza, susmo, tuku, jelosia, zaio. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Izan zitekeen, bai, baina ene barrenak maitasunezko gutunketa zela esaten zidan, eta goganbehar horrek iltze baten antzera zulatzen zizkidan bihotz-buruak. [16 ipuin amodiozko, Xabier Mendiguren Elizegi (Susa, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)