gozagai

1 iz. Gozatzeko erabiltzen den gaia; gozamen iturria, atsegin iturria. Lurreko atsegin, poz eta gozagai guztiak aldi batekoak besterik ez dira. 2 pred. Goza daitekeena. Azoka, erakusketak eta kontzertuak izango dira gozagai Zarautzen. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

gozakai, gozagei, gozogei. Fuente de placer, de consuelo, de dulzura. Etzuen behinere gutizia gehiago erakhutsi gauza batentzat bertze batentzat baino, ez eta lehiarik xumena gozageientzat. Birjin 318. Bazekusan haren ilobarentzat gozo gei handi bat izanen zela. Ib. 328. Ez jan-edanean, eta ez gorputzaren beste gozakaietan. EE 1885a, 133. Agur gure poza ta / atsegin guztia. / Atsekabe danetan / gozakai eztia. Lander (ap. DRA). Lurreko atsegin, poz ta gozagai guziak aldi batekoak besterik ez dira. Inza Azalp 113 (v. otro ej. en la misma pág.). Jaio ezkero danok / gerade zeozer / batzuek gozagai ta / besteok piper. And Egun 130.

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[gozagarria]: gozagarri, gozagailu Ipar.    

[gozatzeko erabiltzen den gaia]: gozagarri

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es  (1) iz. [gozagarria] consuelo (2) iz. [gozatzeko gaia] dulce
fr (1) iz. [gozagarria] consolation (2) iz. [gozatzeko gaia] sucré
en (1) iz. [gozagarria] comfort, consolation, solace (2) iz. [gozatzeko gaia] sweet
port (1) iz. [gozagarria] consolação, conforto (2) iz. [gozatzeko gaia] doce

Testuinguruan

Euskara, bihotz bat gozagai. #gaurkohitza