hankaz gora

adlag. Buruz behera, alderantziz. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: adlag.
[azpikoz gora]
azpikoz gora, erroz gora, gain-azpi, goikoz behera, azpikoz gainera Bizk., azpikoz gain g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es patas arriba
fr sens dessus dessous
en upside down

Gordelekuan ezkutatuta egon nintzen, geldirik, zerura begira, aieru beltzenak uxatu ezinik. Erabaki nuenean etxean ez zela inor gelditu, tentu osoarekin sartu nintzen leihotxotik komunera. Sukaldera joan nintzen. Dena hankaz gora zegoen. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006) Orr.: 251] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

Soingainekodun txakurtxoa haietan etzan zen, hankaz gora. [Ispiluaren kalteak, Edorta Jimenez (Elkar, 2008) Orr.: 68] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

 

Abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko, egin klik irudiaren gainean.