haratago

adb. Harago. Saminak ez dio uzten haratago joaten. Sudurraz haratago ikusten ez zuen. Ideia orokorretatik haratago ezer gutxi dakigu  (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

HARATAGO. v. HARAGO.

HARAGO (V-arr ap. Gte Erd 149), HARATAGO (S ap. Lrq; Ht VocGr 330 y 351, Dv, H) (Forma de comparativo (suf. -ago) de hara). Más allá. “Delà, au delà” Ht VocGr 330. “Plus loin, au delà” Dv. “Etxetik haratago, plus loin de l’autre côté de la maison. Eramazu haratago, portez-le plus loin, vers là-bas” H. “Aik mendiek baño arago begira dao (V-arr), […] zoaz arago (V-arr)” Gte Erd 149. Cf. infra HARAXEAGO.
Haratago hara non den berze dohakabea. EZ Man I 102. Kreaturen podoreek bere mugak dituzte / Zeiñ gizonek haratago xitzen ezpaitituzte. Ib. 6. Xahatü behar dizü arren intenzioniaren begiak, amurekatik sinple eta xüxen izan dadin, eta beste moianak oro beno haratago eneganat hedatü. Mst III 33, 2 (Ch eta moian guzien artetik bethi ere xedea eneganat heda dezazunzat). Ta alea baño ariñagoak diran lasto zati zakar ariñak badaramatzi aizeak aratago ta bertan erorzen da alea bere lur pusk eta zakar astunarekin. Mb IArg I 203. Or Irunetik zertxubait arago / bitzuok ekin eutsen, geu ginean / izan geiago. Zav Fab, RIEV 1907, 534. Haren esklabo dagola, / hilltzeko orduraino / Baita kasik haratago, / Fableko giza lekhuko. Gy 103. Bai eta itsasorik zabalenak gainditzen ditu, eta hedatzen da leihorraz haratago. Arb Igand 153.
( s. XX.) Bidia gero eta haratago sartzen da mendi artetan. Zub 117. –Etxeraño lagunduko dizugu. –Baita arago ere! Lab EEguna 80. Hauk bethi joanki, joanki bethi aitzinago, eta hura bethi haratago gibelatzen. JE Ber 80. Urruñako herria bera puska batez haratago dugu. Ib. 96. Bata emen jausi, bestia an erori ta urrengua arago amilddu. Otx 156. Seina tiraldi dute; bota dute bana. / Makilena arago da zuzenik joana; / ondo-ondoan bestea… ba da naiko lana. “Ha ido un poco más lejos”. Or Eus 33 (Mi 73 aratago). Berrogei metra haratago. Lf Murtuts 20. Ontan Gazteluzar bat erdi eroria; arontzago Anaitegi bat; arago koru bat. Or QA 50. “Lurra! Lurra!” azaltzean / ez da an gelditzeko; / bat ezagun orduko / bestera abitzeko. / Lur guziak baño re / zoriona arago! SMitx Aranz 233. Bazkaltzen batez ere auek oartu nituan: […] gazte zintzo batzuk, aldameneko ingeles emakumezko bi ta arago ego-aldeko ume zikin batzuk. Anab Poli 81. Erromarrentzat auxe zan lurralderik aragoena. Ibiñ Virgil 64. Lekeitio baiño arago dagoan Santa Katalina musturretik Getariara. Etxabu Kontu 152. Jalgitzen bide zuten, Bankako oletan, hamar bat kilometra haratago, Aldudeko bidean, brontza, kobre, eta nik dakita zer burdinki. Larre ArtzainE 38.
v. tbn. Haratago: LE Kop 171. StPierre 25. Zerb Azk 9.
(Precedido de instr.). Más allá de.
Sudurraz haratago ere hark ikhusten ez zuen. Gy 41. Jaso nai nuke albanezake / Odeiez ere arago, / Illargitikan Eguzkiraño / andik izarretaraño. AB AmaE 138. [Jainkoak] itsasorik zabalenak gainditzen ditu, eta hedatzen da leihorraz haratago. Arb Igand 153. Irten ziran portutik mutiko bi eta, igerian ekin eta ekin, neurriz arago urrundu. Konturatu zaneko, itxasoarena zan bietan bat. TAg Uzt 38s. Bazter orietaz arago ba dira beste milla mundu. “Más allá de esos espacios”. Or Poem 526. Geroztikakoak dire hemen aipatuko ditugunak. Paperik ez da, edo guk ez dugu bederen kausitu, Duhalde jesuistaz haratago doanik. Ib. 75.
(Precedido de ablativo). Más allá de.
Konfia berebaitan guziék eriotzeraño, ta eriotzetik aratágo ere eternidaderáño. LE Urt (ms.) 141r. Baita margazki ta idurikizun beren eginbide doietik aratago eramanez! Or Aitork 287. Bixta hainitz hetsiago da haatik Beratik haratago: nihun ez da mendia mendiaren ondotik baizik! Zerb Azk 38. Baionatik eta Tarnosetik aise haratago ikus ditake itsas-hegia. Or Poem 38.
(Usado como sust.)
Birjiña agertu ta bere artan / sortu zan pake-aroa, / pakearekin aurrerapena / ta arago’rako gogoa. SMitx Aranz 90. Euskal-arnasa naikorik-ezak / indartze zun, arago’ak. Ib. 101.
(Con -ko, adnom.). “Haratagoko, qui est de plus loin, d’au-delà” Dv.
Uzten dituzte misionistak beren erriak […] eta joaten dira Indi urrutira, Txina, Mogol ta aragoko beste anitz baztertara. Mb IArg I 287. Beste baso batera eruan biar ixan eben, beraz, ta gero beste batera, ta geruago aragoko batera, baña alperrik. Otx 91. Usigi batak, jarrai bestiak, ijuti aragokuak eta zurizgora ondotik etozanak. Ib. 137. Joan ara, beste alderantz egin, orko zaldi orreik ikusi, aragokoen agiñeri begiratu… Bilbao IpuiB 222. Iztunaren itzak oro baietsiz, beste batek: Emaztea ebain-ebain egin omen du. Bai, iltzer utzi omen zun, ekin zion beste batek plazerki. Sendagilleak gau guztia alboan egin omen zun. Ta, oneratu al-da? Aragoko batek. Etxde JJ 138.
Neurriz-aragokoa zerizkion neskak ainbesteko etsipenari ta eroapenari.TAg Uzt 266.

Sinonimoak: iz.

[haratago] : harago

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es adber. más allá
fr adber. plus loin
en adber. past, beyond; further
port adber. para lá

Testuinguruan

Ideia orokorretatik haratago ezer gutxi dakigu. (Hiztegi Batua)