hartakotz

lok. Horregatik. Hartakotz otoitz egiten diot Maria beti birjina dohatsuari. Alduderi begira lorian nago ni, hartakotz dizkiot egun bertso hauek eskaini. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

hartakotz. (BN, S; VocBN→A, H), hartakoz (AN-larr-erro, S; Gèze, Lecl), kartakoz (Sal, R). Ref.: A (hartakoz, kartakoz); Lrq (hartakoz) . Por aquello; por lo tanto, en consecuencia. “C’est pourquo” Gèze. “Pour cela. Nahi zare osasunean izan? Hartakotz, hartakotzat, ian eta edan ezazu hurriki, voulez-vous être en santé? Pour cela, mangez et buvez sobrement” H. “Por aquello, por dicha razón” A. “À cause de cela, c’est pourquoi” Lrq. v. hartarakotz, hortakotz.

*Ene faltaz, ene faltaz, ene falta handiz hartakoz othoitzen düt. Bp I 68. Zeren beraren grazia gabe, haren boronthate saintia zihaureiek ezin egin baitirozie, ez eta hartakoz beragana hel. FPrS 16. Ezen Jandoni Paulok bere ahal guziak egiñ dituelarik Jainkozko xedez guzien gogarako izatekotz eta hartakotz guzia guzientzat egiñ delarik. Ch III 36, 1. Hartakotz hanitxen hobiago da eztitian osoki tentazionerik gabe izan. Mst I 20, 4 (SP halakotz, Ch hortakoz). Hartakotz manatzen tugu ertor eta Bikari guziak […] katixima haur xoilki, […] erakats eta erakatsaazi dezaten paropietan. CatLan 4. Itxasoala ere gazterik zütian eroaiten herioari akostüma laitian; hartakoz ere ordüz gerletarat. Egiat 256. Hartakotz zure legea / ene arimak maite du. (In Hm 169 ). Hartakotz othoitz egiten diot Maria bethi Birjina dohatsuari. CatLuz 4. Hartakoz, aldian güti egin behar da bethi berri jan ahal dadin. Ip Dial 104 (It hargatik, Ur orregaitik, Dv horren gatik). Hartakotz nahi da behar bezala aphaindu lurra. Dv Lab 77. Hartakotz […] Giristinotasunak eginarazi ditu intzirinak hastapenean, sinhetsia izateko. Hb Egia 144. Hartakotz, [epher aitamak] berak ere, airean ibiltzeko ordean, umeak bezala herrestan zabiltzak. Elzb PAd 17. Ez detzazke jasan holakoak, hartakotz dute bada tzarrek duten bezen higuin. HU Aurp 93. Ageri zen zer egünetara zoan Frantzia eta hartakoz mündü oro erreüs bizi zen. Const 23. Alduderi begira lorian nago ni, / Hartakotz dazkot egun pertsu hauk eskaini. Xa Odol 123. Ba dakik ere nola egonak giren Gasnategin elgarrekin. Hartakotz ez diat nahi hik eni “tu” baizik erraitea. Etchebarne 122. v. tbn. Tt Onsa 55. JE Bur 195. Hartakoz: Tt Arima 119. AstLas 10. Xarlem 56. UskLiB 67. Etch 322. CatS 50. Elsb Fram 155. Mde Pr 50. Casve SGrazi 52.

Sinonimoak: iz.

[hartakotz] : horregatik (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es adb. por eso, a causa de eso, por ese motivo
fr adb. pour ça, à cause de ça, pour cette raison
en adb. for that, because of that, for that reason
port adb. por isso

Testuinguruan

Hartakotz dut idatzi lan hori, pastorala zer den esplikatzeko. [Argia, 2010-02-28, 2220. zbk. | «Denbora erdia musika eta ibilka, hori ez duzu pastorala», Miel Anjel Elustondo]