hartaratu

da/du ad. Aipatu den zerbaitetara heldu, eraman; zerbaiterako erabakia hartu; zerbaitetara behartu, bultzatu. Ez zen nire xedea herri hartan gelditzea; baina ustekabe batek hartaratu gintuen. Lehen hartaratu, eta orain bere hitza jan! Bertsolariak, neurriak eta errimak hartaraturik, nahi ez lituzkeen akatsak egiten ditu. • HARTARAZ GERO. Hartara helduz gero; aipatutakoa gertatuz gero. Behin hartaraz gero ni ere ez nengoen isiltzeko.   (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad.  (Adorez 5000)
[hartara eraman]: hartara eraman, hartara heldu
[berezitu]: berezitu, espezializatu

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es ir, llegar; incitar, obligar, impulsar
fr en arriver là, en venir là, aboutir/pousser à cela
en to drive, to lead
port ir, chegar; incitar, obrigar, impulsar, impulsionar

Entzun: 

Kale ilun batetik etxerako bidean, autobusetik irakurriz nentorrena ezin utzita, neska gazte batek aurrea hartu zidan. Iluntasuna eta ordua, bakardadea eta gizonengatiko mehatxu mendeetakoa gorabehera, ohartu nintzen ez zuela niregandik inolako arriskurik sentitzen. Liburuak irendua ninduen. Ezin izan nuen saihestu: neskak hartaratu ninduen. Irakurtzen jarraitu nuen norbait izateko. [Trepetak II, Angel Erro (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

hartaratu (Gaurko Hitza, CC)