haurrean

adb. Ipar. Haur denboran, umetan. Hire koplak ikasi dizkiat haurrean. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

HAURREAN (BN-arb ap. Gte Erd 45; SP, Dv, H; haurrin S ap. Lrq). De niño. “Haurrea, enfance [sic]. Ene haurrean, en mon enfance” SP. “Dans, pendant l’enfance” Dv. “Du temps de l’enfance, tandis qu’on est encore enfant. Id. haurtasunean, aurtan (Mb), aurrik” H. “Dans l’enfance, au temps de l’enfance” Lrq. v. HAURRETAN. Tr. Usado por autores septentrionales desde principios del s. XVII.

*Iesus Iauna ere igan zen Hierusalema haurrean. EZ Man II 47. Haurrean xarmatzen zintuen / Amaren ezne eztiak. Gç 142. Eta ez nik indarrik, haurrin haziz gaizki. Etch 176. Bazuela ahuntz bat, Yupiter haurrean / Bere errape urusaz bazkatu zuena. Gy 185. Haurrean, anhitz atxikia zen Franzizko khurutzefika hari. Laph 230. Bide-hegiko aritza, bortz aldiz haurrean / […] Zenbatez ez nauk yarri amaren aldean / Ire adar lodiek egin itzalean. Elzb Po 184 (tbn. con alguna var., en Arb Igand 90). Haurrean aingeru, gaztean oi! zein garbi. Zby RIEV 1908, 416. Haurrak haurrean hartu ona eztezan handitzearekin gal. HU Aurp 217. Sei urtetan itsutua, doi-doia baita orroit haurrean kolore “xuria”, “horia” eta “ferdea” ikusirik. Ib. 189. Hire koplak ikasi ditiat haurrean, / Barna sarturik zaudek ene bihotzean. Ox 155. Zure apez-bisaiaren ximur lañoeri / Begiratuz zait haurrean gogoratu niri / Noizbeit saindu izaitea eta zu iduri. Iratz 171. Ez da harritzeko mila aldiz haurrean Azkaineko karriketan ikusi balinbaditugu Espainiako Samperio, Belloqui, […] famatuak. Zerb Azk 108. Jenden errana, liburu egile zonbaitek azkartua, da bakarrik, haurrean, aitaren eskutik behin baino gehiagotan Jatsuratu dela Frantses. Ardoy SFran 84. Badakit nihaurk haurrean ene sakelako diru guzia xahutu nuela behin bestetako partida haundi baten ikusteko. Larre ArtzainE 86. Beste gertakari batek ere ez ginituen hotzik utzi gure haurrean. Ib. 137.

(Tras gen.). “Ene haurrean (BN-lab-ciz-arb)” Gte Erd 151.

*Zenbat sustatzen gintuzten eta ongian finkatzen, gure haurrean, giristino handi eta fermu hoikien hitzek eta egintzek. Lap V (V 1). Bikario jeneral eskualdun bat lekuan zagola haatik, azkena, Migel Garikoitz-en haurrean. Ardoy SFran 14.

Sinonimoak: adlag. Ipar.

[haur-denboran]: txikitan, umetan (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (Ipar.) en la niñez, de niño
fr (Ipar.) dans l’enfance
en as a child, in childhood
port na infância

Testuinguruan

Haurrean oso ondo abesten nuen. (Elhuyar hiztegia)