hauts

iz. 1. Solidoen zatiki guztiz txiki eta banatuen multzoa. Mila urteko hautsa, gutxienez, bazen ganbara hartan. Burdin hautsa. Tabako-hautsa hartu. 2. Errautsa, egurra, ikatza, etab. erre ondoren geratzen den hondakina. • hauts-egun edo hautsen egun. (B) Hausterreeguna. || hauts-kolore. Hauskara. || hauts-metalurgia. TEKNOL. Metalezko hautsen edo metalezko hautsez eginiko piezen fabrikazioaz arduratzen den metalurgiaren adarra. || hauts-zapi edo –oihal. Garai batean lisiba-hautsa iragazteko erabiltzen zen zapia edo oihala.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[errautsa] : errauts Ipar., errauts, hausterre, su-hauts
(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) polvo (2) ceniza (3) (pl.) kosmetikoak polvos
fr (1) poussière (2) cendre (3) (pl.) kosmetikoak poudre
en (1) dust (2) ash (3) (pl.) kosmetikoak powder
port (1) poeira (2) cinza

Entzun: