helburu

iz. 1 iz. Lortu edo egin nahi den gauza, nahita bilatzen dena. Ik. xede; jomuga. Bere asmoak eta helburuak. Gramatika ez zen harentzat helburua, bidea baizik. Bere helburu bakarra espetxetik ihes egitea zen. Azken helburua. Helburua iritsi. Helburura iritsi, heldu. Helburura jo. Helbururaino jarraitu. || Hizkl. Helburuzko perpausa. Subjuntiboak darabiltza helburua-edo adierazteko. 2 iz. Izaki edo gauza bat berez doan xedea. Gizakiaren helburua. 3 iz. Tiro baten edo jaurtitzen den zerbaiten jomuga. Helburuan jo. Helburuaren erdian. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: iz.

    [jomuga]: burubide, goiburu, jomuga, zertarako, fin zah., xede Ipar. jas., itu Bizk. g.e., itun Bizk. g.e., jomuga, itu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. objetivo, meta, fin, ideal (2) iz. diana, hito; [tiroari dagokionez] blanco
fr iz. objectif, but, fin, idéal
en iz. objective, aim, purpose
port iz. objetivo, meta, fim, ideal

Uste horrek eta premia argiak lotu zituen jakintza arlo ezberdinetatik zetozen asko hitzak berreskuratzera, asmatzera, adiera berri bat emateko zereginera; belaunaldi hark ekarri zituen euskarara garatu, helburu, ziurtagiri, oreka, marrazain, jokoz kanpo eta gaur hain errotuta dauden beste hamaika hitz. [Eta hau nola esan?, Itziar Ugarte (Berria.eus, 2018-10-02)]

helburu (Argazkia: berria.eus)