hildura

iz. 1. ERL. Nork bere buruari, bertutea erdiesteko, ematen dion atsegin-ukatze edo nekea, bereziki gorputzarekikoa. 2. Norbaiten apalgarri edo mingarri gertatzen den ekintza.(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: penitentzia, hilduma, nekaldi, laztasun, mortifikazio. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

[…]; Spinozarentzat berriz txarrak dira, jarduteko geure ahalmena ahultzen baitute); ezin gorputzaren eta arimaren erabateko paralelotasuna aditu (Spinozarentzat gorputza pizteaz batera da arima bizkortzen, eta alderantziz; kristauentzat, aldiz, gorputza ahulago, hurbilago arima Jainkoarenetik: hortik zilizioa, baraua, gurarien hildura, berezko grinak bekatu bilakatuak…); ezin Bibliaren irakurketa kritiko eta zentzuzkoa zigor barik utzi. [Errua eta maitasuna, Markos Zapiain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)