huntzorri

iz. BOT. Araliazeoen familiako landare igokari eta hosto iraunkorra. Hosto larrukara, pedunkuludun eta osoak, eta zuhaitz, horma, etab.etan gora igotzeko balio duten sustrai arrotzak ditu. Arrunta da Euskal Herriko bi isurialdeetan (Hedera helix). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘huntz’) || 2. Delako landarearen hostoa.

Orotariko Euskal Hiztegian

huntzorri (V, G; Añ (V)), untzurri (VocCB Dv (V, G)), autzorri (V-gip). Ref.: A, Etxba Eib (untzorrixa, autz-orrixa); Elexp Berg.

Hiedra; hoja de hiedra. “Hiedra, […] su hoja, untzorria” Añ. “Hiedra, hoja de la hiedra. Untzorrixak estalduta zugatz guztia, la hiedra cubría todo el árbol” Etxba Eib. “Autz-orrixa, hiedra. Autz-orrixa, orma zarretan gora zabaltzen dala, edertzen ditu izan ziran gizaldietako zuti-jausixak” Ib. “Hoja de yedra. Untzorrixa kailluendako dok ona” Elexp Berg. v. huntz, huntzosto. [Ordientzako iauna] ontzia eskuan eta untzorrizko / aroa eukana buruan. Azc PB 76. Untzorria, orma ta zugatz edo arbola zaarren lepora geldi geldi [igoten]. A Txirrist 135. Ez kendu gurutz-ondoan / jaioko dan untz-orria. Jaukol Biozk 89. Untzorria, intxusa, piper-azia (V-m). A EY IV 221. Arrizko aldaskak untzorri zurrun antzo lotu zuten. Zait Sof 184. [Urretxindorra] ardo margodun untzorrian kokatuz. Ib. 125. Untzorriz ta ereñotzez koroi. Gazt MusIx 81. Olerkaria untzorriz apaindu ezazute. Ibiñ Virgil 52. Kigneak baiño zuriagoa, untzorri zurbilla baiño ederragoa. ‘Hedera formosior alba’. Ib. 52. Lerrondoek soilik, agin-ondo galgarriek eta untzorri beltzak. Ib. 87. Untzorriz estalduak ormak. Alzola Atalak 75. v. tbn. A Ezale 1897, 38b.

Sinonimoak: iz.

[huntz-orri] : iz. huntz,  huntz-hosto (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

Beste hizkuntza batzuetan (Orotariko Euskal Hiztegia, Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es hiedra; hoja de hiedra
fr lierre
en ivy
port (planta) hera

Entzun:

Domu Santuan huntzorri gorria horman gora! (Martzial eta Juliana)

huntzorri (Wikimedia Commons)