ihintz

iz. 1. Lur, landare eta objektuen gainean gauez eta goizaldean aireko ur-lurrinaren kondentsazioz eratzen diren ur-tanta xeheen multzoa. Gauez lurra ukitzen duen airegeruza ur-lurrinarekiko asetasuntenperatura baino baxuago hoztearen ondorioa da. Ihintza sortzeko gau argi eta haizerik gabea behar da. 2. (Ipar.) Tanta, xorta. Ahur bat irin eta olio-ihintz bat. Lo-ihintzik egin gabe. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[eguratseko hezetasuna]
izar-ihintz Ipar., garo Bizk., iruntz Bizk., basur Gip.
[tanta]
Ipar. g.e. tanta, tantakada, ttotta Ipar., xorta Ipar., tanga Bizk., tantaka Bizk., ttantta adkor., tanto g.e., tangada Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) rocío (2) Ipar. gota; una pizca, un poquito
fr (1) rosée
en (1) dew

Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.