immunitate

iz. 1 iz. Biol. Mikrobio patogenoei eta toxinei aurre egiteko, organismoak duen berezko ahalmena. Txertoak ez du erabateko immunitaterik bermatzen, birusa oso aldakorra baita, baina arriskua gutxitzen du. 2 iz. Zenbait pertsonak edo erakundek legearen aurrean duten abantaila, zenbait kargu, betekizun eta zigorretatik libre uzten dituena; bereziki, zenbait parlamentarik dutena, legebiltzarraren onarpenik gabe auzitara eramatetik edo atxilotuak izatetik salbuesten dituena. Epaitegiak bertan behera utzi zuen atzo lehen ministroa babesten zuen immunitate legea. Washingtonek jakinarazi du Iraken dauden 172 segurtasun enpresek 2009an immunitatea galduko dutela, eta Bagdaden auzipetu ahalko dituztela. Kardinalgoa, epaitua izateko immunitatea alegia, 1618an lortu zuen; Valladoliden hil zen, 1625ean, auzitegietatik pasatu gabe.

immunitate sistema, immunitate-sistema Organismoa mikrobio patogeno eta toxinetatik babesten duten zelula, ehun eta organoen multzoa. Kutsadurak hartz zuriaren immunitate sistema ahuldu omen du. (Hiztegi Batua)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Med.) inmunidad (2) iz. (Zuz.) inmunidad
fr iz. immunité
en iz. immunity
port iz. imunidade

Junquerasek immunitatea zuen europarlamentari aukeratu zutenetik  (Berria.eus, 2019-12-19)]

immunitate (Argazkia: EFE)