ipurtargi

iz. ZOOL. Lanpiridoen familiako intsektu koleopteroa. Arrak kakalardo-itxurakoak eta arreak dira. Emeek ez dute hegorik, zizare-forma dute eta biolumineszentzia bizia dute. Marraskiloz elikatzen dira eta Europako hegoaldean bizi dira (Lampyris noctiluca). (Harluxet HIztegi Entziklopedikoa)