irabiur

iz. Garia larrainean jotzeko tresna, soka batez loturik dauden bi makilaz osatua. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

irabiur (V-m-al, G-azp; Lar, Añ, H (V, G)), iyabiur (G-nav), irabirur (V-ple). Ref.: A (irabiur); Iz Als (iyabiurrak); Ond Bac (iyabiur).

Mallo de trillar” Lar y Añ. “Trilla, trillo” Añ. “Trillar: (c.) gariak irabiurraz […] jo” Ib. “Mango del mayal” A. Cf. Lar Cor 58: “El instrumento con que los golpean son unos que llaman mallos en Galicia y en vascuence tralluak, irabiurrak”. Cf. Ensayo 86s: “Para varearlos [los haces de paja] con un instrumento que llaman Yrabiurra, el cual se compone de dos palos […]”. v. idaur.

Wikipedian (irabiur)

  • Irabiur, trailu edo idaurra, nekazaritzako tresna bat. Irabiurra, idaurra edo trailua laborea aletzeko nekazaritza-tresna tradizionala da. Elkarren artean uhalez edo katez loturiko bi makilez osatuta dago. Eskuarki bietako makilarik luzeena heltzeko erabiltzen da; laburrena, aldiz, eultzia edo lekaleak jotzeko.
  • Irabiur (arma): Erdi Aroan erabilitako arma. Irabiurra nekazaritzako tresna bat da, arma gisa ere erabiltzen ahal dena. Borrokarako, hain zuzen, irabiurraren bertsio konplexuago eta hilgarriagoak ere garatu izan ziren, non makilari lotutako mutur mugikorra metalezkoa edo punta zorrotzez hornitua, min eta zauri larriak eragiteko modukoa (ikus irudia).
  • Bola eta katedun irabiurra, arma gisa erabilitako irabiur mota horietako bat. Bola eta katedun irabiurra Erdi arotik Ernazimendura bitartean Europan gerran eta borroketan erabilitako arma hilgarri bat da, borrokarako irabiurraren bertsio bat, berau nekazaritzarako irabiur edo trailuaren bertsioa den bezala. Eskuz eusten zaion makila bat eta honi kate baten bidez lotutako punta zorrotzez osatutako bola bat dira arma honen osagarriak.

Sinonimoak: iz.

    [garia larrainean jotzeko tresna]: trailu, idaur g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. mayal [instrumento para desgranar]
en iz. flail
port iz. crivo; (agricultura) mangual

Amontar guziak ezpataz josi, eta burnizko narra orzdun-pean txeatuak izan ziran, garia larrañean trallatu edo irabiurtzen dan gisan. [Testamentu zarreko kondaira (1855), Francisco Ignacio Lardizabal] (Euskal Klasikoen Gordailua)

irabiur (Wikipedia, by Paul Hector Mair)