iraizean
adb. Azaletik, gaingiroki. Iraizean begiratu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
iraizean* e. iragaitzaz (Hiztegi Batua)
Sinonimoak: azaletik, gainetik, gaingiroki, iragaitzaz (Elhuyar Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es superficialmente, incidentalmente
fr superficiellement
en superficiellement
Gurean ere, jakina, bi jarrerok ari dira lehian, ezin sinetsizko istiluak sortzeraino (horren lekuko naiz). Itzul posta-zerrendari iraizean begiratzea besterik ez dago horretaz ohartzeko, edo lengoaia/hizkuntza afera dela-eta izandako kalapitari. [Arauemaileak vs deskribatzaileak, Idazkola]
xme 11:15 am on 2012/05/18 Permalink
beharbada kontuan hartu behar litzateke (edo aipatu bederen) Hiztegi Batuan baztertu egiten dela “iraizean” hitza, eta horren ordez “iragaitzaz” erabiltzeko gomendatzen.
Maite 10:08 am on 2012/05/19 Permalink
Arrazoi osoa, Xabier! Eta ez bakarrik Hiztegi Batuak, Elhuyarrek ere ‘iragaitzaz’ hitzera eramaten zaitu. Kontuan hartuta eta aldatuta. Mila esker! 🙂