irarri

irarri, irar, irartzen || 1 du ad. Gai gogor batean lanabes puntadun batez marraztu. Ik. grabatu1 1. 2 du ad. Gai gogor baten azalean hozkak eginez, marrazki bat egin, gero, inprimatze lanez aldakiak egiteko. Igeltsuan irarritako lerroak. 3 (Partizipio burutua izenondo gisa). Marrazki irarria. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

1. (Bera, BeraLzM), irarritu. Imprimir. (Neol. de AG creado en 1897; v. NeolAG). v. inprimatu. Ingurti au asi da irartzen 1897-ko Otsallako 15-an. AG 1066. [Euskel-itz-neurtubak] irarrita bezela 1545 arte etzaizkigu azaltzen. EEs 1913, 194. Izaten dira irarritako iduri-egiñak, Zenbatzeak nola egin […] agiriaz. ForuAG 279. Irartzeko berunezko izkiak erabiltzen dira. LzM Xabi 106. Idaztiak […] irarkiñez irarriak egiten dira. Ib. 106. Egunerokoan irartzerakoan akats bat izan zuan. EAEg 14-12-1936 537. Beldur naiz ezin irar dezakela Gipuzkoan zentsura gatik. Mde Pr 193. v. tbn. GMant LEItz 59. Arbelaitz EEs 1924, 145. Enb 196. TAg GaGo 52. Ldi IL 66. Ir YKBiz 545. Irarritu: EgutTo 20-3-1918 (ap. DRA). + erarri. Grabar. “Itz berria da erarri, jarri-tik artua” A Ardi 151. Egun aundia, urrez erartzeko eguna. A Ardi 55. Lorategiko edur zurijan / irarri zendun neure irudija. Laux BBa 64. Artzain irarrijoi. “Pastor esmaltado”. Laux AB 31. Nere maitasunak egari eta zuaitz xamurretan irarri. “Tenerisque meos incidre amores arboribus”. Ibiñ Virgil 63. Igeltsu eta berunetan irarritako lerro eta galdor-jokoetan. “Grabados en yeso”. MEIG IX 136s (en colab. con NEtx). En DFrec hay 2 ejs. de irarri. Grabar (sonidos). Or ikusten dezute Joxe-Mari. Las golondrinas-en eresertia arteztutzen, erestelkiñari (gramófono) irarri edo ezarteko. Garit Usand 44. (Fig.) Umetandikan biotz-erdian irarrita antxe / daramat zure irudia. Jaukol Biozk 46. Bibliagandiko aztarren nabari au, ordea, ezta Fray Luisen egintzan greziar ta latindar aitorrek irarritakoa bezanbat. Gazt MusIx 62. v. tbn. TP EEs 1927, 31. Eguzk GizAuz 97. Mde HaurB 53. Or QA 184.

2. (Part. en función de sust.) Okintzak; Bizartegiak […]; Irarriak (periodistak). “Prensa” . EAEg 18-10-1936 79.

Sinonimoak: ad. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

[inprimatu]: inprimatu, moldizkiratu g.e.    

[bernuzatu]: gubiatu, zizelkatu, bernuzatu Ipar., grabatu g.e., otailutu g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) du ad. imprimir (2) du ad. [diskoak…] grabar (3) du ad. (Art.) grabar
fr du ad. imprimer, graver
en du ad. to engrave
port (1) imprimir (2) gravar

Testuinguruan

Nik gehiagotan entzun izan dudan arren, nire memoria akustikoan entzunaldi hori dago irarrita. (Mikel Antza)