irato

du ad. Lepoko arnasbideak itxiz norbait itoarazi. Bere eskuez irato zuen haurra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: ad.

    [itoarazi]: itoarazi (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es du ad. ahogar, asfixiar; estrangular
fr du ad. asphyxier, étouffer
en du ad. to suffocate, to asphyxiate
port du ad. afogar, asfixiar

Astelehenero bezala

Astelehenero bezala
astelehena da.
Jode!, ze bero egiten duen…
Zure argazkia ikusten dudanean
ez dut sentitzen berorik
ez eta ere hotzik,
zu bakarrik.

Egunero bezala
zure argazkira begira nago,
eta Bach-en musikak
argazkitik irtenarazten zaitu
eta nire barnera sartzen zara
bertan daukadan itsasoari
eragiten diozularik,
eta irato egiten nau
neurrigabeko itsaso honek,
askatu ahal izanen balitz
ia masailak bustiko ez lizkidakeen
itsasoa.
Astelehenero bezala
astelehena da,
baina jadanik
ez du bero egiten.
Hala ere
izerdiak estalirik
gordetzen dut zure argazkia.

[Bart irakurtzeko gaur izkiriatua, Xabier Ezkiaga (Susa poesia, 1998)]