iraunkor

1 adj. Irauteko joera duena, luzaroan irauten duena, eteten ez dena. Lizarraren zura gogorra eta iraunkorra da. Barojaren ezinikusiak ugariak eta iraunkorrak ziren. Adiskidetasun iraunkorraren zimendurik sendoena. Bake iraunkorra lortzeko. || Batzorde iraunkorra: halako maiztasunez biltzen dena eta ohiko arazoez aritzen dena. 2 adj. Oreka ekologikoa epe luzera bermatzen duena. Ik. jasangarri 2. Garapen eredu iraunkor baten alde. Laborantza iraunkor bat sustatzeko. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

*(gral.; SP, Lar, Añ, Dv, H), iraukor (L, BN, S). Ref.: A; Lh; Asp Leiz2; Iz ArOñ; Etxba Eib. Duradero, constante, permanente. “Perpetuo” , “permanente” Lar y Añ. “Stable, durable, persévérant” Lh. Tr. De uso frecuente desde el s. XVII. No se documenta en la tradición suletina. En DFrec hay 45 ejs., meridionales.

Pazienzia behar bezain iraunkor bat erreparti diazadazun. Harb 248. Zer egin behar da erresolüzione hun hunen borthitz eta iraunkor egiteko? CatLan 147. Zegaitik deituten jako [grazia] iraunkorra edo abituala? CrIc 123. Adiskidetasun iraunkor baten zimendurik sendoena. Dh 246. Eliza bat, Setin’go zur iraunkorrez egiña. Lard 82. Aro ona ez da iraunkor, eta ez da nihoren begira egoten. Dv Lab 24. Bedar-solo iraunkorrak eralduteko. “Prados permanentes” . ForuAB145. Betirako dan gauz bat bazkun iraunkor batzuen eskuetan uztea asmaturik geunden. Ldi IL 147. Eurenez iraunkor diran gauzen jaun eta jabe izateko eskubidea. Eguzk GizAuz 93. Erabateko elbarri iraukorrak. “Incapacidad total permanente” . EAEg30-12-1936, 682 (ib. 30-12-1936, 682 iraunkor). Iraskuna egoki eta eroso jardun al izan dedin, derizkion aña Batzorde iraukor berezi izendatu ditzake Goi-Batzordeak. “Comisiones especiales permanentes” . Ib. 1-6-1937, 1737. Zipresen zura dezu iraunkorrenetakoa. Munita 90. Egur gogorra ta iraunkorra. Ostolaiz 73. Euskalkiak, edonongo dialektuak bezalaxe, uste baino iraunkorragoak baitira. MEIG VIII 107.

(Ref. a personas). Firme; fiel. Adiskide egiazkoez, / Prestu, fiñ eta iraunkorrez. Gy 105. Emakume guzietatik leialena eta iraunkorrena. Lard 460. Izan bear geradela […] gere griñaen bridatze ta menderatzean iraunkorrak. Aran SIgn 47. Aldakor ta iraunkorrak, dollor ta maitagarriak, azpikeri zaleak eta beren ustea edozein umeri agertzen diotenak. Ag G 331. Guztijak nai nebazan lagun iraunkorrak. Laux BBa 66. Tarenton ainako iarraile iraunkorrik etzuen inon izan Pitagorak. Zait Plat 14. (Ref. a personas). Que vive mucho. Orduan dio Jinkoak [Elizari] eman, itxura guzien kontra, egundaino izan diren iraunkorrenetarik bat. HU Aurp 133.

Sinonimoak: izond.

[iraupentsua]: iraupeneko, iraupenezko, konstante, iraungarri g.e., iraupentsu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1)  izond. duradero, -a, durable; constante, persistente; perenne (2) izond. permanente (3) izond. (Bot.) perenne (4)  izond. (Ekol.) [substantzia, kutsatzailea] persistente (5) izond. (Ekol.) [jarduera] sostenible
fr (1)  izond. durable, permanent, -e ; constant, -e ; ininterrompu, -e (2) izond. (Bot.) persistant, -e
en (1) izond. durable, lasting, long-lasting (2)  izond. standing, permanent (3) izond. evergreen; perennial (4) izond. [substantzia, kutsatzailea] persistent (5) izond. [jarduera] sustainable
port (1)  izond. persistente, duradouro (2) izond. permanente (3) izond. (Bot.) perenne (4)  izond. (Ekol.) [substantzia, kutsatzailea] persistente (5) izond. (Ekol.) [jarduera] sustentável

Testuinguruan

Haur Hezkuntzari eta Lehen Hezkuntzari dagokionez, talde iraunkorrak osatuko dituzte, eta talde horien parte izango dira haurrak eta haien irakaslea. [Ezingo dira hamar pertsona baino gehiago bildu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (Berria.eus, 2020-09-18)]