isipu

1 iz. Elizetan ur bedeinkatuaz ihinztatzeko erabiltzen den tresna. Busti zuen isipua ur bedeinkatu ontzian. 2 iz. Zurdakia; eskuila. Haginak eta hezurrak hartu, isipu fina pasatu eta azterketa kimikoak eragin. 3 iz. Iturengo eta Zubietako joaldunek eskuan eramaten duten tresna, zurezko gider luze batez eta hari lotuak diren zaldi buztanen ileez osatua dena. Joareak ongi jantzita, tunturroak zuzen eta isipua dantzan. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

isipu. isopu (Lcc), hisopo (Lar→Chaho, Hb; i- Añ, H), ixopo, hisopa (Hb; i- H), hisope (Lar, Hb), ixapo, izepo (V-m, G, B ap. A ). Hisopo. “Ysopo para rociar” Lcc. “Hysopear, hisopeaz, hisopoaz busti ” Lar. ” Izepo (V-m, G, B), hisopo??” A. Graziaren hisopoaz / othoi busti nazazu. EZ Eliç 330. Garbi nazazu hisopoaz. Gç 46. Libera me, Domine kantatzean, / ez busti ixaporik urean. JanEd I 137 (130 isopo, 132 isopa). Aurthiki hisopaz […] ur benedikatua. Elsb Fram 135. Medikuak agindu litzakean erremedioakin bear bezela igortziaz [eztarria] izipu txiki batekiñ. Aran-Bago ManMed 230. Buruan eman zako isipuas kaska bat. A Aezk 202. Ixopoa? ori dek arma apaizentzat. Lab EEguna 110. Busti eban isopua ur-bedeinkatu-ontzian. Bilbao IpuiB 147. v. tbn. Or Eus 110. Isopo: Berron Kijote 75. Isopu: Iraola 92. Hisopa: Hb Esk 205.

+ isopu, hisopo (Hb; i- H), hisopa (Hb; i- H). Hisopo (planta); rama de hisopo.
Hisopoaren inguruan ezarririk. Lç Io 19, 29 (He hisopa adar, LE isopo, Dv hisopozko makhila, Ker isopo-adar; Ol seska, IBe kainabera). Hisoparekin bai liburua bai populu guzia ihizta zitzan. Lç He 9, 19 (Ker isopu; Ol itzebelar). Alzifretik hisopara belhar guztien berria. EZ Man II 81. Isopa da halaber belhar bat beberina iduri duena. Mong 594. Gero hartuko duzue isopo buket bat. Urt Ex 12, 22. Egizü lehenik salda bat / malbaz, gimaubaz / merkürialaz, parietara / hisopa eta arrüda […] / eta mühüilü aziz. StJul ms. 50v. Artu zuan Moisesek isipu bat. Ub 31. Belogi bat artu ta ozpiñez ase zuen, ta isopo-aga batean yarririk, edatera eman zion. Ir YKBiz 506.

ixipu (G-to ap. Iz To; G-azp), hisopa. Escobilla (en forma de hisopo). ” Ixipuba, la brocha del albañil” Iz To. ” Izipua da igeltzeroak paretak zuritzeko erabiltzen duten eskobila (brocha)” Vill in And AUzta 43n.
Ortzak garbitzen zitunean bereala bere arrebaren gelara joaten zan ixipua eramatera. JAIraz Bizia 21 (‘cepillo de dientes’ ?). Tira nion bonbari… / Arek, berriz, fallo: / ez erratz, ez isipu / ta ez paper-rollo. Zendoia 89.

isopo (G-nav ap. A), ixipu (G-to ap. Iz To), izipu, izapo (V-m ap. A), izepo (V-m, G, B ap. A). “Rabo de ganado” A. “Izepo (V-m, G, B), rabo de liebre” Ib. “Isatsa adirazteko, Lizartzan ixipua esaten dute” EgutTo 25-1-1920 (ap. DRA). “La cola de asno, vaca, etc.” Iz To. Astoa izateko atzeko izipua (buztana) bakarrik falta dau. And AUzta 43. isopu (AN-5vill ap. CarnIt 275 ).
Cola de caballo atada a un mango de madera que lleva uno de los participantes en el Carnaval.

Sinonimoak: iz.

[ihinztagailua]: ihinztagailu, isopa Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1)  iz. (Heg.) [ihiztailua] hisopo, aspersorio (2)  iz. (G) brocha (3) iz. rabo, cola
fr (1) iz. [ihiztailua] aspersoir (2) iz. blaireau (3) iz. queue
en (1)  iz. [elizakoa] aspergillum, aspergill (2) iz. brush
port (1)  iz. (Heg.) [ihiztailua] hissope (2)  iz. (G) (para pintar) broxa

Testuinguruan

Akuarelak pintatzeko isipu txiki horietako batekin, bederatzi egunez horma handi bat zuriz pintatzen jardun zuen. [Berria, 2011-04-08, «Dirua da gaur askatasuna», LOREA AGIRRE [Kultura]]