istape

iz.  1 iz. Izterren arteko bitartea. Ik. iztarte. Hainbeste hazi dituk laharrak, istapeetan ere sartzen zaizkiguk dagoeneko. Zezenak izan behar ditu izterrak eta belaunak biribilak eta istapea irekia. 2 iz. Urratsa. Ehun bat istapera gelditua zen. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

istape (SP, H), ixtape (VocBN ->  A; Dv, H), istarpe (H), iztape (H), iztarpe.

1. Espacio entre los muslos, espacio entre las piernas; entrepierna. “Espace entre les deux cuisses” VocBN. Ixtapea idekia [zezenak]. “Les jambes écartées”. Dv Dial 93 (Ip istartia). Botoin hori batek biltzen deie osoan, aitzinerat, ixtapeko galtza. JE Bur 26. Iztarpean su-burnia. Or Eus 280. Ezarri zure eskua nere iztarpean. Ol Gen 24, 2 (Ker istarpean; Urt ixterraren azpian, Ur isterraren azpian, Dv ixterraren gainean, Bibl azpiaren pean).

2. (L, BNc ap. A; vEys), ixtape (VocBN, H), istarpe (vEys), iztape. Paso (medida). “Zeinbat istape dira hemendik harara?” A. Ehun bat ixtape egin-eta. HU Zez 58. Hogoi eta hamar ixtapez luze, ostatu bat gaitza. JE Bur 25. v. tbn. SoEg Herr 24-7-1958, 1 (ixtape). Pues, pues, aparta Satan / berrehun iztapetan (BN-baig). Satr CEEN 1969, 160.

3. + iztarpe. (Adv.). A bajo pata (lanzar). v. ISTAPETIK, istapeka (3). Iztarpe ta pirrikan asteke egin du uko. Or Eus 34. Postura orri izena istape esaten zioten. BasoM 31.

Sinonimoak: iz. Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [hankartea]: iztarte, hankarte beh.
    [urrats handia]: zangarte

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Ipar.) entrepierna, bragadura, horcajadura (2) iz. [neurria] paso
fr iz. entrejambe, entrecuisse
en inner thigh
port (1) iz. entrepernas (2) passo

Ongi zagok hortxe, dio Patxik kamioia begiztatu orduko, eta Martin giltzak sakelatik ateratzen ikusi duenean, bulegoan zain egonen dela esan eta errepidea zeharkatu du istape labur eta biziak eginez.  [Iragaitzaz -ilunbistan-, Pello Lizarralde (Erein, 2008)] (Ereduzko Prosa Gaur)

istape (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)