isun

iz. Lege edo aginduren baten hausleari ezartzen zaion diru-zigorra. • odol-isun. HIST. Hilketa edota odolezko beste edozein delitugatiko isuna. Erasotzailea zen ordainketaren erantzulea, baina berau ezezaguna zenean herriko biztanle guztiei zegokien isuna. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.
[diruzko zigorra]
amanda Ipar., berbal Ipar., prozedura Ipar., multa Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es multa
fr amende
en fine

Hain zuzen ere, atea jo zuen etxe haietako batean bizi zen alkatea; haserre, leihora irten zen, kamiseta hutsean, ea nor zebilen ikustera, udaltzainari abisatzeko asmoz gaizki-hezi haiek udal ziegan sar zitzala gau osorako eta hurrengo egunean isun bat jar ziezaiela. [Hauts bihurtu zineten, Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

isun (FlickrCC, comcinco)