ittuba

iz. Aziendak gordetzen diren toki itxia eta estalia, bereziki baserri barnean egoten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan ‘ukuilu’ begiratuta)

Sinonimoak: iz.
[abeltegia] ukuilu, abeletxe, ganadutegi, itegi, abeltegi Ipar., barruki Ipar., heia Ipar., mandio Ipar., korta Bizk., ixtegi g.e., estrabi zah., establia Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es establo, cuadra
fr etable, écurie
en stable, stall
port estábulo

Gaur gogora ekarriko dugu Pedro Bernardo Villarreal de Berriz mondragoetarrak idatzitakoa korten inguruan. Gure artean guztiz hedatuta dago korta deitzea baserrietxean ganaduak gordetzeko lekuari. Baina gure aurrekoek etxeko leku horri ittuba deitu izan diote eta oraindik ere hala entzun izan diot nik bati baino gehiagori. Badirudi kortak lekua jan diola ittubari.  [Kortak eta ittubak | seles y cuadras, Ana Isabel Ugalde  (Arrasate Zientzia Elkartea)]

ittuba (FlickrCC, Rufino Lasaosa)