izkiriatu

du ad. (batez ere Ipar.) Idatzi.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: idatzi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Eta bekatuak izkiriatzen hasi zen, bostehun lerro gutxienez izkiriatu zituen! Protestantea baitzen Friedrich Wolff jauna, lehen ere esan dizuet, eta ezin konta ahala bekatu egin baitzituen, ondorioz! Ai, zer nolako infernua pasatu beharko zuen ardi beltz alemanak, Jainkoak barkatu ez balio! Izan ere, Jainkoak barkatu egin baitzion, bai horixe […] [Oilarraren promesa, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)