izurde

iz. ZOOL. Delfinidoen eta platanistidoen familiako ugaztun zetazeoen izen arrunta. Tamaina txiki edo ertaina dute eta taldetan ibiltzen dira ur azaletik gertu igerian eta jauzi handiak eginez. Itsaso guztietan bizi dira eta zenbait espezie ur gezakoak dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)