jangartxu

izond. (batez ere B) Jateko gogorik ez duena. Jan-sarria, jangartzu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond. Bizk.
[jateko gogorik ez duena]
jakan Bizk., ligain BN g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es moderado, -a, parco, -a [en la comida]; inapetente
fr modéré, -ée ; sobre
en someone who usually eats very little

Ordu biak jo orduko eskaileretan behera nintzen. Esti ez zen etxetik pasako, zuzenean zen ospitalera joatekoa, osaba-izebekin batzeko. Umeaz ez neukan arduratu beharrik, lagun batek hartuko zuen etxean biok itzuli arte. Bakarrik bazkaldu nuen. Jangartxu nenbilen, ohitura txarretara moldatua nintzen azkenaldian, gainera erortzen ari zitzaidan etxetik ihesi. [Zulo bat uretan, Iñigo Aranbarri (Susa, 2008) Orr.: 77] (Ereduzko Prosa Gaur)