jarki

da ad. (B) 1. Buru egin, aurpegi eman (objektua -i kasu-atzizkiaz). Jarki haize gogorrari. Ezin jarki zitzaion urlasterrari. 2. Ekin (aditz osagarria -t(z)era eran).

izond. (B) Ausarta, bipila. Gizon adoretsu, sendo eta jarkia, inoren beldurrik ez duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

jarki, jarki, jarkitzen. zaio ad. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: iz.
[buru egin]
 aurka egin, aurpegi eman, aurpegia eman, aurre egin, aurre eman, buru atxiki, buru egin, buru eman, burura eman, gogor egin, gogortu, indar egin, kontra egin, kontrakarrean jarri, burutzia egin Ipar., iharduki Ipar., dorpetu g.e., ihardetsi Ipar. g.e., kontratu Ipar. zah.
(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es ad. (1) (objektua -i kasu-atzizkiaz) oponerse, resistir, enfrentarse (2) acometer una obra, ponerse a hacer algo / izond. resuelto, -a, valeroso, -a, atrevido, -a
fr ad. (1) résister, s’opposer (2) se livrer à une action, se mettre à / izond. courageux, -euse
en ad. to resist, to put up with sth / izond. courageous, brave, audacious, daring, bold
port ad. (1) opor-se (2) acometer / izond. corajoso(a)

Uste dut badela sasoia jarkitzeko, eta bagarela esateko, euskaraz bizi gura dugulako. [Irauli beharra, Leire Narbaiza (Kalamuatik Txargainera)

Gu ere ez gaude jarkitzeko motiboen eskasian, eta erakutsia dugu badakigula jarkitzen. Jarki bai eguraldi zakarrari, bai egoera zakurrari. Zenbat lorpen jarkiaren jarkiz jardunda bizi pertsonalean bezala sozialean ere! Boterearen jarkierak ez gaitzala izutu: jarki beldurrari eta bildu kemena bidegabekeriei jarkitzeko. [Jarki!, Anjel Lertxundi (Berria.info)

La liberté guidant le peuple, Eugène Delacroix (Wikimedia Commons)