jasangaitz

1 adj. Ia jasanezina. Ik. eramangaitz; pairagaitz. Hitz-jario jasangaitzak. Ilunpearen laino jasangaitzak. Egoera jasangaitz honi nolabait aurre egiteko.

2 adj. Oreka ekologikoa epe luzera bermatzen ez duena. Ik. iraungaitz 2. Gero eta gehiago dira hazkunde ekonomikoan oinarritutako garapen eredu hau jasangaitza dela diotenak. (Hiztegi batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

1. (Dv→A), jasakatx. Molesto, desagradable, insoportable, difícil de aguantar. Nere umore gaxtoak hain jasangaitza egiten nau. Dh 83. Zer gauza jasan gaitz eta espantagarria. MarIl 125. [Beroa] ez da bizkitartean sobera jasangaitza. Prop 1881, 67. Dorpeago, saminago, jasan gaitzago izan bide da harentzat lana eskutik utzi behar ukaitea. HU Aurp 123 (v. tbn. Zez 156). Uri andijetako egurats edo axe aztuna […], euren zarata jasakatxa. BAizk Ipuin 87 (ap. DRA). Nik ez dut mundu huntan Gaxina baino jasan-gaitzagorik. Barb Sup 7. Miña gero ta jasangaitzagoa zitzaiola. Anab Usauri 123. Olio-urrin bortitz hura baino jasangaitzagorik bazen. JE Ber 29. Zer zaio hoin jasan gaitz zure begiari? Iratz 40 (v. tbn. Lf in Casve SGrazi 9). Nekhos eta bortxa-kara zaiku. Arropa berriak jasan-gaitz ditugun bezala, hots! Lf ELit 277. Hara zergatik jasan-gaitz zuten Frantsesek frantses dirua. SoEg Herr 7-1-1960, 1. Harriengatik ez balitz jasangaitza eginen litzaidake ene munduko bidaia hau. PPer Harrip 62. v. tbn. Jaur 124. Zait Sof 94 (y-). En DFrec hay 4 ejs. de jasangaitz.

2. (Uso sust.). Cosa insoportable. Helas! / Zer zorigaitz / zer jasangaitz / hartzeko gogoan. CantIzp 10. (ap. DRA) Lagun proximoaren jasan gaitzak jasaitea. MarIl 32. Bai bai, ainitz eta haundiak izan dituztela jasaiteko gure gogo-bihotz guriek holako urte pisuetan. Guziz, jasan-gaitz batek ordaintzen zuelarik, gutienik ustean, aintzinekoa. Larre ArtzainE 137. 3. jasangatx. (Uso adv.). De modo insoportable. Aragi-griñea, jasangatx, igarian dabil emakume ta gizonezko oneen gorputzetan. Erkiag BatB 134. JASANGAITZAGOKO. Eritasuna baino jasan-gaitzagoko nahigabe asko. HU Aurp 157.

Sinonimoak

izond. Ipar. jas. [eramangaitza]: eramangaitz, pairaezin jas., pairagaitz jas., jasanezin Ipar. jas., eroangaitz Bizk. g.e. (UZEI sinonimoen hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan

  • es izond. intolerable, insoportable
  • fr izond. insupportable, intolérable
  • en izond. unbearable, intolerable
  • port izond. intolerável, insuportável

Testuinguruan

Isilunea luzatzen uztea jasangaitz bilakatzen ari zitzaion. [Ileak uretan, Josu Penades (Alberdania, 2012)]

lifeder.com