jendetsu
adj. Jende asko dagoena edo bizi dena. Hiri handi eta jendetsua. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
jendetsu. (Dv, T-L), jentetsu (V-gip ap. Elexp Berg ). Populoso; multitudinario. “Populeux” T-L. ” Oso entierru jentetsua izan da ” Elexp Berg. Edo ezperen jendetsu Prinzearen armada. EZ Man I 45. Flandesko uri jendetsu Brujas ta Anvereskora. Aran SIgn 65. [Hiria] nahiz den hemengo handienetarik eta jendetsuenetarik bat. Prop 1876-77, 303. Bilbo au berez da beti jentetsua ta bixi-bixija ta eragiña. Kk Ab II 124. Hendaian, Donibane Garazin, herri jendetsu guzietan. Lf ELit 221.
Sinonimoak: izond.
[laguntsua]: masibo, laguntsu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es  izond. populoso, -a, multitudinario, -a; muy poblado
fr  izond. peuplé, -ée
en izond. populated; massive; crowded
port iz. populoso(a), multitudinário(a)
Testuinguruan
Hezkuntza komunitateko askotariko kideek manifestazio jendetsua egin dute Donostian (berria.eus, 2020-09-15)]
Reply