karramarro

iz. 1. ZOOL. Dekapodoen ordenako hainbat krustazeoren izen arrunta. Maskor gogor batez estalia dagoen gorputz zapala izaten dute maiz, aurreko hanka-parea matxarda bilakatua dute eta sarritan saiheska ibiltzen dira beste lau hanka-pareak erabiliz. Gehienak itsastarrak dira, baina badaude lehortarrak eta ur gezatakoak ere. 2. Burdinazko tresna horzduna, ibai-zoletatik hondarra eta zaborrak ateratzeko erabiltzen dena. 3. Are-mota. • ZOOL. karramarro beltz. Pachygrapsus marmoratus. || karramarro berde. Maskor hexagonal handi eta berde iluna dauka. Arrunta da Ozeano Atlantikoan (Carcinus maenas).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian:

karramarro (V, AN-gip), karamarro (Lar, Añ, Izt, H (G)), karramarru, karamarra (SP, Lh), karamar, kamarra (G-azp; Aq (G), H), kamarro (H, FauMar 134). Ref.: A (kamarra, karramarro); Etxba Eib.

Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

[ZOOL.] : hamarratz
[Tresna] : draga

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) (Zool.) cangrejo (2) draga (3) (Nekaz.) rastra metálica de púas semicirculares
fr (1) [itsasokoa] crabe ; [ibaikoa] écrevisse (2) [tresna] drague
en (1) [itsasokoa] crab; [ibaikoa] crayfish (2) [tresna] dredger
port (1) carangueijo (2) draga

Entzun:

Bezperan karramarro bat harrapatu eta etxera eraman nuen, irobala batetik helduta ipini nuen karramarro hura mahai gainean paseatzen.  [Kolosala izango da, Joseba Sarrionandia (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

karramarro (Karobi Photography)