kikirriki

iz. Oilar gaztearen oihua edo kantua. Ik. kukurruku. (Hiztegi Batua) || 1. izond. Nabarra, kolore askotakoa. 2. Ik. kukurruku. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian

1 kikirriki. (Vc, Gc ap. A). “Multicolor, abigarrado. Zuri ta gorri ta kikirriki, blanco y rojo y abigarrado (es cantinela popular)” A. [Gizonezkoak] ikustea apainduak, aiñ garbiro ta txukunki, txuri ta gorri ta kikirriki. Izt C 254. Oiala kolore hanitzetakoa edo kikirrikia. GH 1927, 394. [Platonek ludia] bizi, nabar, ximen eta izpildun agertuko digu, dana zuri, gorri ta kikirriki ikusten baitu. Zait Plat 48.

2 kikirriki. v. kikiriki.

kikiriki. (Lar, Añ, H), kikirriki (V-m ap. A ). “Quiquiriqui” Lar, Añ. “Chant de coq” H. “Canto de los pollos” A. Oilar, oilanda, oilaxko / oro hasi direneko: / ku ku ru ku, ko ko ri ko / ke ke re ke / ki ki ri ki. Ox 105s. Oillarrak esnatuta / zuan kikiriki, / ama Joxepa Antonik / atia iriki. MendaroTx 282.

Sinonimoak: iz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

[kikirriki] iz. : kukurruku

[kikirriki] izond. : nabar, pinttokari

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izond. abigarrado, -a, multicolor
fr izond. bigarrer, barioler; multicolore
en izond. multi-coloured, multi-colored; vivid, colourful, colorful
port izond. colorido(a), com cores berrantes, apapagaiado(a); multicor, multicolor, multicolorido

Testuinguruan

Jada altzari-pieza gehienak, astunenak, igoak zituzten eramaileek, tarteka puxka txikiagoak ere bai; ate ondoan zutik geratu nintzen dena miretsi ahal izateko, zure gauza guztiak hain baitziren bereziak, nik egundo ikusi gabeak; baziren idolo indiarrak, eskultura italiarrak, margolan handi, kikirrikiak; eta gero, hori gutxi balitz, liburuak heldu ziren, handi eta ederrak, nik egundo irudikatu ezinak [Emakume ezezagun baten gutuna, Stefan Zweig / Edorta Matauko (Igela, 2005)]