kontixu
adlag. Zerbaitetaz ziur ez egon arren, ustea hori dela esateko. Esaldiaren bukaeran doa: “Honuzkio aillako zi(ra)n, kontixu” (Ondarroako berbak, Ondarroako Udala)
Sinonimoak: adlag.
[dirudienez] agidanean, agidanez, antza, dirudienez, eskierki, irudiz, itxura denez, itxuraz, nonbait, eskuarki Ipar., inolaz ere Heg., iritzi batean Bizk., sobra ere Gip., iduriz Ipar./Naf. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es al parecer, según parece; por lo que parece
fr apparemment, à ce qu’il semble, paraît-il
en apparently, seemingly, evidently, to all appearances
Honuzkio aillako zi(ra)n, kontixu. [ARRIETA, Nerea: ‘Ondarroako esakera batzuk’, Ondarroa 1996, 80-81] (ondarrutarnaturala.com)
leire narbaiza 4:20 pm on 2011/12/26 Permalink
Aupa!
Bizkaian oso esamolde normala da, “Kontu egizu”tik datorrena. Normalean, ziurtatzeko erabiltzen dena, edota “erreparatu honi” edo gaztelaniazko “¡FÃjate!” esateko ere balio du. Oso adierazkorra da, eta diskurtsoari kolorea, indarra eta piperra ematen diona. Zoritxarrez, gero eta gutxiago erabiltzen dugu eta pena da.
Eibarko euskararen hiztegian ere agertzen da: Kontizu http://www.eibarko-euskara.com/node/4601
Ondo segi eta mila esker!
Maite 6:00 pm on 2011/12/27 Permalink
Mila esker azalpenagatik, Leire! Aiert Goenagak proposatutako hitza da. Haiek Ondoarroan erabiltzen dute. 🙂