kuia

iz. BOT. Kukurbitazeoen familiako landare belarkara eta urterokoa. Herrestaria edo igokaria da, lore handi eta horiak ditu eta izen bereko fruitua ematen du. Jatorriz amerikarra da eta hainbat barietate bere fruituengatik kultibatzen dira (Cucurbita pepo). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.

    [kalabaza]: kalabaza Heg. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (Bot.) calabacera, calabaza (Cucurbita pepo) (2) iz. [fruitua] calabaza
fr iz. citrouille ; courge ; calebasse ; potiron
en iz. pumpkin
port iz. abóbora

Entzun:

Ez da tomate garaia, ezta alberjinien, leken eta kuiatxoena ere. Hala ere, dotore eta distiratsu erakusten dira saltoki handietako eta denda txikietako apaletan. Negua, baina, azen familiako barazkien, porruen, kuiaren eta pataten garaia da, eta baita beste hainbat barazkirena ere: borraja, ziazerbak, eskarola, txikoria… [Negurako sukaldea, Nagore Etxeberria (Berria.eus, 2015-10-31)]

kuia (Wikimedia Commons)