kutin

iz. Txerri txikia.

Orotariko Euskal Hiztegian:

“Cerdo pequeño” Asp Gehi. Iduri zerrama oies bat keen bere kutinen ondotik. Herr 10-12-1964, 4.

Sinonimoak: ad. g.e.
[txerri txikia] txerrikume, esne-txerrikume

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es cerdito, -a, cochinillo, lechón
fr cochon de lait, cochonnet, goret
en piglet
port leitão

Otsoa atean joka genuela, zerri-kutinak etxean gordetzera behartuak izan gara. Gainera, iduritzen zait azkenean otsoa arnasa edo ufako ahulekoa gertatu dela. [Joxe Iriarte, “Bikila”. Iritzia. Egunkaria, 2002-06-04]

kutin (Wikimedia Commons)